Francisco Castro 
Isiltasun urte luzeak [EPUB ebook] 

الدعم

Garai iluna da Castroren eleberri honek arakatzen duena. Goiz-albako ‘paseoak’, bide bazterretan tiroka hildakoak, satorraren bizimodura kondenatutakoak. Baina, baita ere, aldaketa, iraultza eta bizitza hobe bat ekarri nahi zituzten amets eta utopien garaia. Halaxe zen, adibidez, Galiziako Flaviako Pazoan, 1936ko uztailaren 18an gerra hasi zen arte. Batzuek mendekurako baliatu zuten gerrak ekarritako nahasmendua, eta horietako batek aztarna dramatikoa utzi zuen: sei hilotz hobi komun batean. Horietako bost, buruan tirokatuak, eta seigarrenak, emakume baten hezurdurak, inork aipatzen entzun ez duen poeta baten liburua du bularraldean helduta. Anxelak, indarkeriazko historia mingarri propioa duen ikertzaileak, bere gain hartzen du gerraren lehen egunetan pazoan gertatutakoa argitzeko lanen ardura, eta laster jakin nahi izango du nor ziren poeta misteriotsua eta haren liburuarekin hilobiratutako emakumea. Anxelaren ikerketak 1936tik gure egunetara ekarriko gaitu, eta bidaia zirraragarri horren narrazio bortitz eder honetan ikasiko dugu, besteak beste, nola gainditu dituen faxismoak garai eta mugak.

€10.99
طرق الدفع

عن المؤلف

Francisco Castro (Vigo, 1966). Filosofian lizentziatua eta idazlea. Galaxia argitaletxe galiziarrean hasi zen lanean 2008an, editore gisa, eta 2016tik aurrera argitaletxeko zuzendaria da. Idazle gisa, obra zabala du, eta sari ugari jaso du. Bere liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte, eta, euskaraz, Sinbad deitzen zidan eta Iridium gazteentzako nobelak argitaratu ditu (ALBERDANIA, 2018 eta 2019, hurrenez hurren).

قم بشراء هذا الكتاب الإلكتروني واحصل على كتاب آخر مجانًا!
شكل EPUB ● صفحات 272 ● ISBN 9788498686098 ● حجم الملف 0.6 MB ● الناشر Alberdania ● مدينة Irún ● بلد ES ● نشرت 2020 ● للتحميل 24 الشهور ● دقة EUR ● هوية شخصية 7854660 ● حماية النسخ بدون

المزيد من الكتب الإلكترونية من نفس المؤلف (المؤلفين) / محرر

758٬329 كتب إلكترونية في هذه الفئة