Olaia Revert Godoy 
Goazen txangora! [EPUB ebook] 

الدعم

IRAKURKETA ERRAZA bilduma, irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Liburuetan hizkuntza erraza, zuzena eta egunerokoa erabiltzen da. Hizki handiak, bazter zabalak, ilustrazioak eta hitzen definizioak, koadroetan, erabiltzen dira.
Goazen txangora! izenburupean, idazkera errazean landutako bi istorio aurkezten dira.
Lehenengo ipuina Tximeleten lorategia da eta Hugo du protagonista bezala. 10 urte ditu eta txikitan izandako istripu baten ondorioz Dena izeneko gurpil-aulkian mugitu behar da. Ikastolatik, tximeletak ikustera joateko txango bat antolatu dute eta bertan dituen zailtasun eta erraztasunak ikusiko ditugu.
Bigarren ipuinak Paisaia liluragarria izena darama. Bertako protagonista Naiara da, 10 urte ditu eta begietako gaixotasun baten ondorioz, oso txikitatik itsu dago. Kasu honetan, ikastolatik Santa Krutz mendira txango bat antolatu dute paisaia baten deskribapena egiteko helburuarekin.
Bertan jakingo dugu nola bizi duen Naiarak egun hau eta bere gaitasun eta ezgaitasunak nola azaltzen dituen.
Ikastolatik antolatutako bi irteeren deskribapenaren bidez, desgaitasun ezberdineko pertsonaien ikuspuntuak azaltzen dira, beraien bizipenak eta nola elkarbizitzen duten inguruarekin.

€6.99
طرق الدفع

عن المؤلف

Nire izena Olaia da. 1980ko ekainaren 20an jaioa, Mendaron bizi naiz betidanik.
Txikitatik atsegin dut irakurketa eta idazketa; hausnarketak egitea, pentsamendu idatziak sortzea.
Natura atsegin dut; bertako lasaitasun eta sentsazioek gogoeta egitera bideratzen naute.
Egunero zerbait ikasten dut gizakiei buruz; nola somatzen ditugun aurkezten zaizkigun zailtasunak, gaixotasunak, eta nola egiten diogun aurre guzti horri.
Profesionalki erizaina naiz eta honek ere beste ikuspuntu bat gaineratzen dio nire ulertzeko moduari.
Duela 7 urte, desgaitasun arloan lan egiten hasi nintzen eta gertutik ikusten ditut eguneroko borroka eta erronkak, lehentasuna emanez egoeraren aurreko jarrerari; nola sentitzen duten, zer sentitzen duten. Enpatia izeneko hitz hori funtsezkoa dugu elkarbizitzan eta askoz gehiago landu beharko genuke.
Zeinen desberdina izango litzateke gaur egun pertsona horietako askoren bizitza, txikitatik beraiek eta ingurukoek desgaitasunaren aurrean jarrera eta ezaguera egokia izan balute! Mezua helarazteko, bide hau aukeratu dut bihotzaren taupadei kasu eginez. Idazkera errazaren bidez istorio hauetan barneratu nahi duen orori zuzendua doa hitz bakoitza.

قم بشراء هذا الكتاب الإلكتروني واحصل على كتاب آخر مجانًا!
شكل EPUB ● صفحات 60 ● ISBN 9788417634988 ● حجم الملف 14.5 MB ● عمر 99-17 سنوات ● الناشر Ediciones Beta III Milenio ● مدينة Bilbao ● بلد ES ● نشرت 2021 ● الإصدار 1 ● للتحميل 24 الشهور ● دقة EUR ● هوية شخصية 8315352 ● حماية النسخ Adobe DRM
يتطلب قارئ الكتاب الاليكتروني قادرة DRM

المزيد من الكتب الإلكترونية من نفس المؤلف (المؤلفين) / محرر

314 كتب إلكترونية في هذه الفئة