Autor: Gontzal Mendibil

Soporte
(Zeanuri 1956-01-25), 1974. urtean euskal kantagintzan hasi zenetik, 18 disko, 5 musikal eta ehunka kontzertu burutu eta eskeini ditu. Soziologian lizentziatua, sortzailetzat du bere burua; hainbat idazki, gidoi eta iritzi artikuluak ere idatzi ditu. «Gorbeiako Haizea» ostean, «Bittor eta Biok» bigarren saio luzea dugu honako hau. Bittor Kapanagak idatzitako olerki dezente musikatu eta herrikoi bihurtu dira: Bagare, Laster, Herria maitatzeko… eta orain, Bittorren iritziak eta pentsakera eskeintzen digun honetan, lagun eta maisutzat izan duen Bittor Kapanagari gorazarre egin nahi dio. Bittor eta Gontzalen arteko elkarrizketa bailitz sortua eta eratua dago eleberri-saioa, 1974. urtean Otxandioko Santa Mañak jaietan elkar ezagutu zutenetik, 2011.eko uztailaren 14an Bittor, Gasteizko Santiago ospitalean zendu zen arte. BIOK izeneko CDan, besteak beste, Bittorrek goraipatzen zuen «Amaren Sua» eta berari eskeinitako «Bizitzen ikastea» kantuak sartzen dira.




1 Ebooks de Gontzal Mendibil

Gontzal Mendibil: Bittor eta biok. Bittor Kapanaga ‘Euskal Sokratesen’ gogoeta ondarea.
Liburu hau 2011.eko uztailaren 13ko gauean hasten da. Bittor Kapanaga, konorte gabe, azken arnasetan dago Gasteizko Santiago ospitalean eta gau luze horretan ni neu bere ondoan jagole eta zelatari na …
EPUB
DRM
€6.99