Josu Penades 
Etxea [EPUB ebook] 

Support

Maite eta Asier ama-semeak etxe bila dabiltza. Miren eta Mikelen etxea ikustera doaz. Xabier etxe-agentziako saltzaileak laguntzen die etxea gelaz gela ikusten. Hari xume hori erabiltzen du autoreak irakurlea espazio fisikoaren eta espazio mentalaren barrenera eramateko. Pertsonaiak dira ardatz lan polifoniko honetan. Egoera beraren aurrean, pertsonaia bakoitzak zer ikusten, pentsatzen, sentitzen duen erakutsi nahi digu, nork bere erreferentzia-mundua erakusten digu barne-kontzientziaren bidez. Errealitateaz ari da Etxea, oinazeaz, memoriaz, itxaropenaz, utopiaz… Denak hitz potoloak; hortaz, erlatibizatu beharrekoak. Hala ere galdera hor geratuko da: erlatibizatu, deuseztatzeraino egin behar al dira? Ukatzeraino?

€8.49
méthodes de payement

A propos de l’auteur

Josu Penades Bilbao (Bermeo, 1962). Bigarren Hezkuntzako irakasle da. 1996an argitaratu zuen Lauaxeta: historian hezurmamituriko sinesmena izeneko saiakera. 2006an argitaratu zuen Etxea izeneko eleberria. Harenak dira baita ere: Iluntzero elkarrekin (2001) eta Hurrengo itsasgoren zain (2002) kontakizunak.

Achetez cet ebook et obtenez-en 1 de plus GRATUITEMENT !
Format EPUB ● Pages 160 ● ISBN 9788498685619 ● Taille du fichier 2.2 MB ● Maison d’édition Alberdania ● Lieu Irún ● Pays ES ● Publié 2020 ● Téléchargeable 24 mois ● Devise EUR ● ID 7615969 ● Protection contre la copie sans

Plus d’ebooks du même auteur(s) / Éditeur

782 257 Ebooks dans cette catégorie