Nelly Arcan idazle quebectarrak autofikziozko ariketa harrigarria egiten du, Montrealen luxuzko prostituta baten
testigantza islatzeko. Narratzailea nekatua da gizonena izateaz, haiek bakarrik deskribatu, asmatu eta irudikatua
izateaz.
Psikoanalistari egindako aitorpen moduan aurkeztuta, Arcanen istorio urragarria ez da exhibizionismo lizun
baten ondorio, ezta autoerrukiaren ondorio ere; aitzitik, gogoeta soziologiko eta filosofikoko testu bat da,
autofikzioaren legeak onetsiz sexuen arteko harremanaren irakurketa erradikala eskaintzen duena, eta, aldi berean,
egitura sozial guztien aurka oldartzen den emakume baten beldurrak eta obsesioak erakusten ditu, eta, kontzienteki,
bere burua birdefinitzeko maskara bat jartzen du.
Liburua, beraz, ez da lekukotasun hutsa, ezta fikzio hutsa ere, gerra dantza bat baizik, eta aldi berean, balentria
literario bat.
«[Nelly Arcan] harrigarria zen, bikaina, originala, talentuduna. Nire ustez, Arcanen liburuak nahitaez irakurri beharko
lirateke mendebaldeko mundu osoko institutu eta unibertsitateetan. Zein ikasgaitan? Filosofia .»
NANCY HUSTON, idazlea.
«Indar ikaragarriaren lekukotza, edertasun handiko literatura-lan bat, bere sufrimendua oihukatzen diguna, harengan inoiz
gozatu gabe .»
ELÉA PIRES, Deuxième page
«Feminitateari buruzko hausnarketa […]. Adimena, sentiberatasuna eta argitasuna dira lan bikain honen markak, une ia
filosofikoetan .»
Buzz littéraire
About the author
Nelly Arcan (Quebec, 1973 – Montreal (2009). Literatura ikasi zuen eta escort gisa lan egitea
erabaki zuen unibertsitatea ordaintzeko. Esperientzia horren ondorioz sortu zen bere lehen
eleberria, Puta (2001), hasiera batean bere psikoanalistarentzako testu gisa sortua. Liburuak
berehalako arrakasta lortu zuen, eta Medicis eta Femina sarietarako izendatu zuten. Hiru urte
geroago, Arcanek Folle argitaratu zuen, eta Femina Sariko finalista izan zen berriro. 2007an,
Pascale Bourguignon ilustratzailearekin lankidetzan, L’enfant dans le miroir neskatoentzako istorio
krudela plazaratu zuen, eta 2007an, A ciel ouvert, bere hirugarren eleberria. 2009ko irailaren
24an, Nelly Arcanek bere buruaz beste egin zuen Montrealgo bere apartamentuan, telebista
batean zuen hitzordua baino ordu batzuk lehenago. Bi hilabete geroago bere azken eleberria
argitaratu zen, Paradis, clef en main, non suizidioaren gaia jorratzen duen.