Marketina oso alor garrantzitsua da gaur egun. Diziplina dinamikoa eta zirraragarria da, gai ugari hartzen dituena: bezeroekin harreman errentagarriak kudeatzea, merkatuak eta kontsumitzaileak ulertzea, marketin-mixaren lau elementuetan erabakiak hartzea, edo marketinean ere gizarte-erantzukizunez jokatzea. Lau arlo handi horiek lantzen ditu liburuak. Gainera, kontzeptuen azalpenen ondoan, adibide ugari eskaintzen dira, marketinaren garrantziaz eta baliagarritasunaz jabetzen laguntzen digutenak.
P. Kotler eta G. Armstrong doktoreak izen handiko irakasle eta adituak dira. Marketinari buruzko liburu eta artikulu arrakastatsu asko idatzi dituzte. Kotler doktorea marketinaren esparruan eragin handieneko egileetako bat da.
Buy this ebook and get 1 more FREE!
Format PDF ● Pages 908 ● ISBN 9788415772064 ● File size 8.0 MB ● Publisher Universidad de Deusto ● City Bilbao ● Country ES ● Published 2014 ● Downloadable 24 months ● Currency EUR ● ID 7622876 ● Copy protection Adobe DRM
Requires a DRM capable ebook reader