Elena Martínez 
Egun gorrietan [EPUB ebook] 
Sigi-sagako gogoetak

Apoio

‘Gogoetagileak ibilian bezala hitz egiten digiu orrialdeotan. Saiakeraren urrezko arauak onetsita, pentsamendu kritikoa lemazain, zorroztasunez eta gertutasunez. Ibilian bezala beti, baina sekula ez flâneur axolagabearen moduan. Gizartean mugitzen diren indar ageriko zein isilpekoagoen arteko dialektikari etengabe erreparatuz, etengabeko solasaldi horren zergaitiak eta eraginak ulertu, azaldu eta barneratzea helburu. Eta-zergaitik ez?- aldatu beharrekoak aldatzen laguntzeko, gure garaietan-eta historian zehar- noiznahi eta nonahi nagusi dabiltzan zentzugabekeri, bidegabekeria, sasiargudiatzea agerian jarriz. Hogeita bost pieza dotoretan eskatzen digu Elena Martinez Rubiok mundu-ikuskera baten
berri zehatza, egin dituen bidaien harira eta bere zaletasunez zipriztinduta, askotariko gaietan
zehar: historia, politika, literatura, antropologia, hizkuntzak, filosofia, zientzia… Hortik  sigi-sagako gogoetak , alor eta bide desberdinetan zehar egindako hausnarketak
baitira, literatur saiakeraren erregistroan emanak, bai estiloz, bai gaiaren beraren trataerari
dagokionez ere. Publio Terenzio zaharrak erakutsitako bidetik, giza kondizioari dagokion ezer ez zaio
saiogileari arrotz. Ezta irakurlearen gozamena ere.’

€10.99
Métodos de Pagamento

Sobre o autor

Elena Martinez Rubio Bilbon jaio zen 1957an, baina Parisen eman zituen lehen urteak. Unibertsitate arteko ikasketak alemanez egin zituen Bilbon, Alemaniakoa du batxilergoa, eta han egin zuen Filosofia eta Soziologiako lehen zikloa ere. Lizentziatura, Bartzelonako Autonomoan, katalanez. Doktoretza tesia, Javier Sadabarekin, Hannah Arendti buruz egin zuen, Espainiako Estatuan lehena. EUTGn Euskal Filologia ikasi zuen. Berlingo Unibertsitatean euskara irakatsi du urtebetez, eta Literatura ikasi zuen bi urtez. Lau urtez Filosofia-eskolak eman ditu euskaraz EHUn. Beste urtebete Frankfurten eman du euskara irakasten, bertako Kaukasologia sailean. Saiakera hauek argitaratu ditu, besteak beste: Un pensamiento a la intemperie (Hannah Arendti buruz) (1999), Bidaia filosofikoak (2015), Jactaos vosotros (2015). Poesia ere argitaratu du: Vivíamos a la vuelta de la esquina (Pasaia Hiriko lehen saria, 2010). Hiztegigintzan ere aritu da: Euskara-Alemana/Deutsch-Baskisch Hiztegia (2006 eta 2011).

Compre este e-book e ganhe mais 1 GRÁTIS!
Formato EPUB ● Páginas 142 ● ISBN 9788498686708 ● Tamanho do arquivo 0.9 MB ● Editora Alberdania ● Cidade Irún ● País ES ● Publicado 2022 ● Carregável 24 meses ● Moeda EUR ● ID 8533289 ● Proteção contra cópia DRM social

Mais ebooks do mesmo autor(es) / Editor

36.036 Ebooks nesta categoria