Giza-zibilizazioak hezkuntzan bermatu du bere etorkizuna. Honi esker gure aintzinako kulturek irautea lortu zuten. Zientzia, Hizkuntza, Filosofia, Hezkuntza-Tradizioaren ondorengoak izan dira. Propedeutika saiakera honen bidez irakaskuntza akademiko klasikoa osatu nahi du. Badago adimen ez hain arrazional bat, non pentsamendua, finkatu aurretik, ibilbide ’propioaz’ elikatzen den. Sistema mota hau funtsezkoa da benetako ulermena eragiteko, oroimena zati bat baino ez da prozesu honetan. Grezia Klasikoan sortua, hezkuntza-sistema hau baztertua izan da mendeetan zehar, autore bakar batzuk izan ezik. Bertan du jomuga liburu honek.
Om författaren
Danel Castaños, Barakaldo herrian jaioa, Filosofia doktorea Deusto Unibertsitatean (Bilbon). ’Agora’ Filosofia Elkartekidea (Euskadi). Xavier Zubiri Madrilgo Eskolako filosofoarekin elkartua akademikoki (Tesia). ’Aebak’ Barakaldoko Idazle Elkartearen partaidea. Propedeutika hezkuntzan. Teoria ez estandar euskaraz egindako lehenengo liburua da, aurretik beste bi liburu filosofiko idatziak ditu. Izatea agertu aurretik dauden indar ante formatiboetan du ibilbide filosofikoa.