Garai zaharrak, haiek bai onak. Ezta? Horixe darabil buruan Gerg Heffleyk, hiria bere borondatez deskonektatzear eta gailu elektronikorik gabeko gune bihurtzear den garaian. Gaurko bizimoduak hamaika abantaila ditu, ordea, eta Greg ez da garai zaharretako bizimodurako sortua. Giroa gero eta aztoratuago dago heffleytarrenean nahiz kanpoan… Onik aterako ote da Greg? Edo eskola zaharra latzegia da Gregen belaunaldiko batentzat?
Yazar hakkında
JEFF KINNEY New York Timeseko 1. bestseller-egilea da, eta sei aldiz eskuratu du Nickelodeon Kids’ Choice Award sariketako libururik gogokoenaren saria. Munduan eragin gehien duten 100 pertsonetako bat da Jeff, Time aldizkariaren sailkapenaren arabera. Time aldizkariak 50 webgune onenetakotzat jotzen duen Poptropicaren sortzailea ere bada. Washington, D.C.n eman zuen haurtzaroa, eta, 1995ean, Ingalaterra Berrira aldatu zen. Gaur Jeff Massachusettsen bizi da, bere emazte eta bi semeekin, eta han An Unlikely Story liburu denda dute.