Aksinja Kermauner 
Dragoiak eguzkia irentsi zuenekoa [EPUB ebook] 

Ủng hộ

Gazte literaturak ongi idatzitako liburuak behar ditu, noski, baina batez ere gai sakonak behar ditu, benetakoak. Hain zuzen ere bidaia nobela honek eskura dakartzan bezalakoak. Zergatik? Bada zure antzeko nerabeek herrialde guztiz desberdin batera egindako bidaia eskaintzen duelako, hau da, beste hizkuntza bat, bestelako ohitura eta tradizioak aurkezten dituelako. Horrekin batera, pertsonaiak eskolakide lagunak dira eta haien egoera emozionalaren arabera aztertuko dituzte Txinako jakituria eta eromena, ontasuna eta etsipena, modernitatea eta antzinako kultura, Txinako alde onak eta ez hain onak… Eta hona emaitza: benetako lilura pizten duen narrazio bat.
Baina Aksinja Kermauner-en ikuspuntua are interesgarriagoa da: hainbat hamarkada ikusmen urriko gazteak artatzen igaro ostean, egileak Sunčan –kasik– itsua aukeratu du protagonista eta narratzaile lanak egin ditzan.
Honaino iritsi ahal izateko, Aksinja Kermauner-ek bide bihurri bezain atsegina proposatzen du irakurleen bihotzera iristeko –zurera, nirera–, bizitasun handiko pertsonaiak aurkezten dizkigu eta, finean, eguzkia irensten ari den dragoi bat amesten eta irudikatzen laguntzen digu.
Ilargiaren argitan, hobeki eta urrunago IKUS dezagun.

€9.99
phương thức thanh toán

Giới thiệu về tác giả

AKSINJA KERMAUNER esloveniar idazlea, hezkuntza bereziko irakaslea eta esloveniera eta arte ederretako katedraduna da. Desgaitasuna dutenen gizarteratzea hobetzeko proiektuak gidatzen ditu, eta hamaika artikulu nahiz monografiko zientifiko ondu ditu. 41 liburu idatzi ditu, haur, gazte eta helduentzat, batez ere zentzumen-urritasunak dituzten haurrentzat (ukimenezko liburu ilustratuak, besteak beste). Bere ibilbidean zehar sari ugari jaso ditu. Esloveniako Idazleen Elkarteko kidea da, eta Esloveniako Hezitzaile Berezien eta Errehabilitazio Hezitzaileen Elkarteko lehendakariordea.

Mua cuốn sách điện tử này và nhận thêm 1 cuốn MIỄN PHÍ!
định dạng EPUB ● Trang 312 ● ISBN 9788498688597 ● Kích thước tập tin 36.1 MB ● Phiên dịch Patxi Zubizarreta ● Nhà xuất bản Alberdania ● Thành phố Irún ● Quốc gia ES ● Được phát hành 2024 ● Có thể tải xuống 24 tháng ● Tiền tệ EUR ● TÔI 9932288 ● Sao chép bảo vệ DRM xã hội

Thêm sách điện tử từ cùng một tác giả / Biên tập viên

92.363 Ebooks trong thể loại này