Heather Morris 
Auschwitzeko tatuatzailea [EPUB ebook] 

Ủng hộ

Lale Sokolov tatuatzaile lanetan ari zen Auschwitz-Birkenaun. Zenbaki bana tatuatzen zien bera bezala suntsigai sartzen zirenei. Egun batean, tatuatzeko txandaren zain zegoen neska bat ikusi zuen, Gita, dardar batean, izuak goitik behera hartuta. Laleren bihotza maitasunez goritu zen instantean, eta erabaki irmoa hartu zuen: infernu hartatik biek bizirik atera behar zuten. Mundu osoko kritika eta irakurleen txaloak jaso dituen eleberri honek Holokaustotik bizirik atera ziren Lale eta Gita Sokolov judu eslovakiarren benetako historia du oinarri. Bai haien historiak, bai eleberri honek, itxaropenari eta maitasunaren indarrari egiten diote gorazarre argitsua.

€11.49
phương thức thanh toán

Giới thiệu về tác giả

HEATHER MORRIS Zeelanda Berrian jaio zen, baina Melbournen bizi da gaur egun, eta bertan lan egiten du ospitale publiko handi batean. 2003an aurkeztu zioten agure bat, ‘kontatzeko moduko historia bat izan zezakeena’. Horrela ezagutu zuen Lale Sokolov, Auschwitzeko tatuatzailea eleberriaren muinean dagoen benetako historiaren protagonista, Lalek infernu hartan ezagutu eta bizi osorako bikotekide izan zuen Gidarekin batera.

Mua cuốn sách điện tử này và nhận thêm 1 cuốn MIỄN PHÍ!
định dạng EPUB ● Trang 288 ● ISBN 9788498685190 ● Kích thước tập tin 1.2 MB ● Nhà xuất bản Alberdania ● Thành phố Irún ● Quốc gia ES ● Được phát hành 2020 ● Có thể tải xuống 24 tháng ● Tiền tệ EUR ● TÔI 7615946 ● Sao chép bảo vệ không có

Thêm sách điện tử từ cùng một tác giả / Biên tập viên

758.714 Ebooks trong thể loại này