Agota Kristof 
Analfabetoa idazle [EPUB ebook] 

支持

Hamaika atal laburretan jasotzen ditu egileak bere bizitzaren une erabakigarrienak. Jaioterri izan zuen Hungariatik Austriara, eta handik Suitzara emigratu zuenean lau hilabeteko bere alabarekin, hungarieraz irakurtzen zuen, eta asko; baina gero, frantsesez –alegia, erbestearen hizkuntzan– idatziko du bere literatur obra osoa. Liburu honetan, ama hizkuntzaz eta ‘hizkuntza etsaiez’ dihardu (alemana eta errusiera, baita frantsesa bera ere) besteak beste, idazkera minimalista batez ondutako kontakizun autobiografiko zorrotz, gupidagabe eta doi batean. Oroimen eta bizipen propioez –eta oroimen eta bizipen haiei buruzko azterketa zorrotzez– literatur esperientzia hunkigarri bezain gozagarria eraikitzeko gauza izan diren idazle maisu-maistren multzoan dugu, betiko, Agota Kristof.

€8.99
支付方式

关于作者

Agota Kristof (Csikvánd, Hungaria, 1935 – Neuchâtel, Suitza, 2011) Varsoviako Ituneko soldaduek, sobietarrak buru, 1956ko Hungariako Iraultza zapaldu zutenean, idazleak, hogeitabat urte zituela, ihes egin zuen jaioterritik, senarrarekin eta lau hileko alabarekin, aurrena Austriara, eta ondoren Suitzara (Neuchâtel). Han frantsesez (berak hizkuntza etsai deitzen dio) idazten hasi zen, aurrenik poesia eta antzerkia, baina bere narrazioek (kutsu autobiografikokoak beti) ekarri zizkioten onespena eta ospea mundu osoan. Horietako batzuk argitaratu ditu ALBERDANIAk euskaraz: Koaderno handia, Atzo, Berdin dio. Horiez gain, beste hainbat obra utzi ditu narrazioaren alorrean (La Preuve, Le Troisième mensonge, Où es-tu Mathias?, La bôite aux lettres).

购买此电子书可免费获赠一本!
格式 EPUB ● 网页 56 ● ISBN 9788498686401 ● 文件大小 0.8 MB ● 出版者 Alberdania ● 市 Irún ● 国家 ES ● 发布时间 2020 ● 下载 24 个月 ● 货币 EUR ● ID 7854665 ● 复制保护

来自同一作者的更多电子书 / 编辑

73,016 此类电子书