1990eko hamarkadan gaude. Gazte magrebtar askoren antzera, Selimek Maroko hitsa utzi, eta Paris distiratsura joatea desio du. Hantxe dago beraren Meka. Bidaia horretan eztia eta ozpina edango ditu halabeharrez: eztia, Esther gasteiztarraren eskutik; ozpina, Mendebaldeko errealitate gordinetik.
Eta Selimen historia kontatzeko hiru ahots: gazte magrebtar berarena, Estherrena eta garaitsu hartan gurean ezagunagoa zen mugalari batena. Historia bakarra hiru generoren bidez emana: kontakizun zuzena, egunerokoa eta erreportajea. Hiru ahots, hiru kontamolde historia zahar –bezain berri– baterako.
购买此电子书可免费获赠一本!
格式 EPUB ● 网页 146 ● ISBN 9788498684230 ● 文件大小 0.5 MB ● 出版者 Alberdania ● 市 Irún ● 国家 ES ● 发布时间 2018 ● 下载 24 个月 ● 货币 EUR ● ID 7356333 ● 复制保护 社会DRM