Cira Crespo 
Euskal Herriko 40 Emakume [EPUB ebook] 
Egon ginen, izan ginen

Supporto

Azal gogorreko liburua.
40 ilustrazio koloretan.
IRAKURKETA ERRAZA bilduma, irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Liburuetan hizkuntza erraza, zuzena eta egunerokoa erabiltzen da. Hizki handiak, bazter zabalak, ilustrazioak eta hitzen definizioak, koadroetan, erabiltzen dira.
LABURPENA:
Kuxkuxeroa zara?
Gustatzen zaizu zu jaio baino lehen
zure herrian zer gertatu zen jakitea?
Eta mota askoko jendea ezagutzea?
Orduan, hau da zure liburua.
Hemen ezagutuko dituzu
gure gizarteari egindako ekarpenagatik erreferentzia diren
Euskal Herriko emakumeak eta gizataldeak.
Belaunaldi berrientzat erreferentzia diren
eta jada hilik dauden emakume hauei
historiak ez die merezi duten errekonozimendua eman.
Eremu guztietako emakumeek
lortu zituztenak ezagutaraziko dizkigute:
idazleak, kazetariak, pedagogoak,
bertsolariak, margolariak, argazkilariak,
ilustratzaileak, sukaldariak.
Ilustrazio deigarriak dituen liburua da
eta teknika desberdinak erabili dira:
akuarela, koloretako arkatzak, collage.
Has zaitez emakume hauek ezagutzen,
aho zabalik utziko zaituzte.

€9.99
Modalità di pagamento

Circa l’autore

Cira Crespo.
Bartzelona, 1980.
Historian doktorea da.
Emakumearen historian jardun du, batez ere.
Ildo beretik, besteak beste, ondorengo lan hauek argitaratu ditu:
Maternalias. De la historia de la maternidad (2013),
Tene Mujika, Udazkeneko Argitan (2022)
eta Baginen, Euskal Herriko historia emakumeen bitartez (2020).
Azkena, Elena Ciordiarekin batera,
2021ko Nafarroko liburudenden saria jaso zuen.
Elena Ciordia
Ortuellan (Bizkaia) jaioa, 1964an. 1999tik Gorlizen (Bizkaia) bizi da.
Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederrak ikasi zuen eta 1987an pintura espezialitatean lizentziatua izan zen.
Banakako hogei bat pintura erakusketa egin ditu, Bartzelona, Madril, Valentzia, Valladolid eta Bilbon, besteak beste, eta hainbat erakusketa kolektibo. Zenbait museo eta erakundetan agertzeaz gain, margolanak ditu bilduma pribatu ugaritan.
Hamar bat liburu ilustratu ditu, besteak beste, La historia de Euskal Herria a traves de sus Mujeres; Baginen. Euskal Herriko historia emakumeen bitartez; Guggenheim Bilbao Experience; Nire Athletic… eta futbola; 30 emakume ahaztezin eta Euskal Herriko 40 emakume. Egon ginen, izan ginen.

Acquista questo ebook e ricevine 1 in più GRATIS!
Formato EPUB ● Pagine 92 ● ISBN 9788419227249 ● Dimensione 23.2 MB ● Casa editrice Ediciones Beta III Milenio ● Città Bilbao ● Paese ES ● Pubblicato 2023 ● Scaricabile 24 mesi ● Moneta EUR ● ID 8856919 ● Protezione dalla copia Adobe DRM
Richiede un lettore di ebook compatibile con DRM

Altri ebook dello stesso autore / Editore

11.041 Ebook in questa categoria