Alain G. Gagnon 
Legitimitateak talkan [EPUB ebook] 

支持

Jatorrizko Herriek eta Nazio Gutxituek testuinguru demokratikoan jorratzen dituzten lanetan inspiraturik, Alain-G. Gagnonek begirada berri bat eskaintzen die gehiengoen eta gutxiengoen arteko harremanei, eta, aldi berean, aurrerapen teorikoak aztertzen ditu, bai ikasketa federalen alorrean, bai nazionalismo garaikideenean.
2020-2030eko hamarkada egokia izan liteke federalismo multinazional bat sortzeko nazioarte mailan. Estatu berrien sorreraren aurrean potentzia handiek eta nazioarteko erakundeek bizi duten deserosotasun gero eta handiagoaren aurrean, federalismo multinazionala aztertzeak berebiziko garrantzia du une honetan. Gutxiengoen nazioek estatu subiranoarekiko erakusten duten leialtasunaren ordainetan, federalismo multinazionalak aukera emango lieke jatorrizko subiranotasuna berreskuratzeko –edo berrezartzeko–, betiere kontuan hartuta kide politikoekin koordinatu eta ituntzeko premia dutela, eta haiekin bizi behar dutela egitura federaletan edo federalizazio-bidean daudenetan.
Gaur egun, funtsezkoa da errebindikazio-gatazkak legitimitatearen kontzeptuan oinarritzea, estuegia gertatzen den legezkotasunaren kontzeptuan oinarritu ordez.

€13.99
支付方式

关于作者

Alain-G. Gagnon Kanadako Quebeceko eta Kanadako Ikasketen Ikerketa Katedraren (CRÉQC) titularra eta Quebeceko Aniztasunari buruzko Diziplinarteko Ikerketa Zentroaren (CRIDAQ) zuzendaria da. Quebeceko Unibertsitateko Zientzia Politikoko Departamentuan irakasten du. Horrez gain, Nazio Anitzeko Enpresen Ikerketa Taldearen (GRSP) zuzendaria eta kide sortzailea da. 2007an Josep Maria Vilaseca i Marcet saria jaso zuen, Kataluniako gobernuaren Institut d’Estudis Autonòmics delakoak emana, bai eta Marcel-Vincent saria ere, Association francophone pour le Savoir (ACFAS) elkarteak emana. 2008ko Zientzia Politikoko Quebeceko Elkartearen bikaintasun saria ere eman diote.Federalismoa, nazionalismoa, herritartasuna, identitate nazionala, nazioanitzeko gizarteak eta aniztasuna dira Alain-G. Gagnonen ikerketen gai nagusiak, eta liburu ugari argitaratu ditu haien inguruan; ALBERDANIAn Ziurgabetasunen aroa argitaratu zuen 2012an.

购买此电子书可免费获赠一本!
语言 西班牙语 ● 格式 EPUB ● 网页 276 ● ISBN 9788498687798 ● 文件大小 1.8 MB ● 翻译者 Aitor Blanco Leoz ● 出版者 Alberdania ● 市 Irún ● 国家 ES ● 发布时间 2022 ● 下载 24 个月 ● 货币 EUR ● ID 8735177 ● 复制保护 社会DRM

来自同一作者的更多电子书 / 编辑

473 此类电子书